Zabalik dago "Tote bag" ikastaroan izena emateko epea
Atzoz geroztik zabalik dago “Tote bag” izeneko poltsak pertsonalizatzeko ikastaroa. Otsailaren 24rako, martitzena, antolatu du…eta kitto! Euskara Elkarteak Illunabarrian programaren barruan tailerra eta, bertan, oihalezko poltsak nola kustomizatu ikasteko aukera egongo da. Horretarako, parte-hartzaileek, arroparako errotuladore bereziak erabiliko dituzte eurek sortutako plantillak erabiliz. Ikastaroan 7 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, …eta kitto! Euskara Elkartean izango da (Urkizu 11 solairuartea) eta ordu eta erdi iraungo du (18:30-20:00). Izena otsailaren 20ra arte eman daiteke, elkartea@etakitto-ra mezua bidaliz, telefonoz deituz (943200918) edo honako inprimaki hau betez. Izen-emateak 10€ balio du, 7€ …eta kitto!-ko bazkideentzat.