Zaborraren tasa %10-15 bitartean igoko dute
2016/02/12
14:30
eta kitto!
Gaur goizean Debabarrenako Mankomunitatean egin den prentsaurrekoan aditzera eman dutenez, zaborren kudeaketari lotutako zerga igo egingo dute, hondakinen tratamenduak eragindako gastuei aurre egin ahal izateko. Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietan aplikatuko duten zabor-zergaren igoera udal bakoitzaren araberakoa izango da, baina bataz beste %10-15 bitartean kokatuko dela argitu dute.
Arcadio Benitez, Mankomunitateko presidenteak azaldu duenez, "aurreko legegintzaldian Hondakin Planean aurreikusitako azpiegiturak geldiarazteko hartutako erabakiak GHK-n eragin duen defizita dela-eta, % 20 igo behar izan da orain arte zaborren tratamendurako aplikatu den tarifa eta, horrekin batera, materia organikoaren gaikako bilketa bultzatzeko diru-laguntzak murriztu behar izan dira".
Agerraldian, Benitezekin batera, Josu Arraiz (Elgoibarko udaleko ordezkaria), Jose Luis Araujo (Ermuko udaleko ordezkaria) eta Igor Agirre (Mallabiko udaleko ordezkaria) egon dira.
Eman dituzten datuen arabera, tratamenduari dagokion tarifa tona bakoitzeko 144'26 eurokoa izatetik 173'11 eurokoa izatera pasatu da eta biohondakinak bultzatzeko saria, berriz, orohar aplikatzen zen %50etik %15-35era jaitsi da.
Agerraldian esandakoari jarraituta, "Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen kasuan, eta tarifa berriak 2015ean bildu ziren hondakin kopuruari aplikatuta, ordaindu beharreko faktura 2.633.966 eurokoa izatetik 3.455.395 eurokoa izatera pasatu da. Gauzak horrela, 821.429 euroko alde horri aurre egiteko", herritarrek ordaintzen duten zabor-tasa igo egingo dutela adierazi dute.
Igoera udalerri bakoitzean indarrean dagoen zerga-ordenantzen arabera aplikatuko da, baina nolanahi ere %10-15 bitartean kokatuko dela kalkulatu dute. Hala ere, aplikatzen hasi aurretik udal ordenantzak aldatu beharko dituztenez, igoera 2016ko bigarren hiruhilekotik aurrera aplikatzen hasiko direla aurreikusten dute.
Hartutako neurria "azken lau urteotan egin den kudeaketa desegokiari" egotzi diote: "Tratamenduari dagokion tarifaren igoera Zubietako Hondakinen Kudeaketa Zentruko obrak geldiarazi izanaren ondorioa da. Izan ere, esleipendunei kontratuari uko egiteko ordaindu beharreko kalte-ordainek eta erabili ez den kreditu baten interes-tasen aseguruen ("SWAP" direlakoen) ordainketak 40 milioi eurotik gorako defizita eragin diote GHK-ri".
Egoera hori Partzuergoko arduradun berriek aginduta egin den kontu-auditoriaren bidez egiaztatuta geratu dela gaineratu dute: "Sozietatearen finantza-desoreka agerian geratu da. Besteak beste, azken hiru urteotan aurrekonturik ez duela aurkeztu kontuan izan behar dugu".
Gipuzkoako hondakinen arazoa konpontzeko azpiegitura berriak behar direla azpimarratu dute: "Baina aurreko legegintzaldiko kudeaketa horren ondorioz sortutako gastuak direla eta, aurreikusitako inbertsiorik ez egitea eragin du eta,
horren ondorioz, arazoak okerrera egin du".
Gipuzkoan hondakinen tratamendurako azpiegituren premia dagoela argi daukate: "Gipuzkoan zabor gehiagorako tokirik ez dagoela eta, hilaren 6az geroztik gure zaborrak Kantabriara eramaten ditugu".
Mankomunitateko presidentearen berbetan, "zergaren igoera birziklatzeari lagatzeko aitzakia ez izatea espero dugu. Izan ere, zenbat eta biohondakin gehiago birziklatu, orduan eta txikiagoa izango da igoeraren eragina. Horregatik da horren garrantzitsua herritar guztiek parte hartzea".