Zaintzaren inguruko ikuskizuna eskaini du Kaxak

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan sartzen da Errebalen egindako ekintza
2024/03/11 11:18
eta kitto!

Kaxa Mugimendu eta Sormen guneko lagunek zaintzaren inguruko performacea egin zuten atzo Errebal Plazan. "Zer da zaintza?" galderari erantzunez dantza egin zuten eta mural kolektiboa osatu zuten gaiaren inguruko hausnarketa sustatuz.

Eibarko Martxoak 8 lantaldeak antolaturiko ekintza bat da hau, Martxoaren 8ko programazioaren baitan.

 

Argazkilaria: Paula Romero