‘Zaldi urdina’ antzezlana ekarriko dute abenduaren 2an Coliseora
2020/11/11
12:03
eta kitto!
Azken urtean Euskal Herrian zehar bira arrakastatsua egin duen ‘Zaldi urdina’ antzezlana jasoko du Coliseoak abenduaren 2an, eguaztenean, 19:00etan. Antzezlana martxoan eskaini behar zuten Eibarren, baina pandemiak bete-betean harrapatu zuen eta atzeratu egin behar izan zuten.
Unai Iturriaga eta Igor Elortzak sortu eta Ximon Fuchsek zuzentzen duen lana da, eta 'Zaldi urdina' deitzen den drogaren eraginez hil den 17 urteko Aingeruren historiatik abiatzen da kontakizuna. Sortzaileek horrela azaltzen dute antzezlana: “Euskal Herrian nahikoa da ‘Zaldi zuria’ esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: Zaldi urdina”.