Zapatu goizean zabalduko dituzte Amañako geltokia eta oinezkoendako gune berria
2015/10/23
00:00
eta kitto!
Bihar (zapatua 24) goizean Iñigo Urkullu Lehendakaria Eibarrera etorriko da, Amañako geltoki berria martxan jartzeko eta herritarrentzako sortutako espazio berriak irekitzeko ekitaldira. Inaugurazioa 10:00etan izango da eta, Urkullurekin batera, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburuak eta Miguel de los Toyos alkateak hartuko dute parte.