Zapatu goizean zabalduko dute Antzerki Jardunaldietarako sarreren aurresalmenta

Zapatu goizean zabalduko dute Antzerki Jardunaldietarako sarreren aurresalmenta
2017/02/10 17:47
eta kitto!
Bihar goizean hasiko da 40. Antzerki Jardunaldietarako sarreren aurresalmenta, Coliseo antzokiko sarreran. Zapatuan, domekan eta astelehenean egongo da sarrerak erosteko aukera, 10:00etatik 14:00etara. Horrekin batera, internet bidezko salmenta ere bihar goizean zabalduko dute, Kutxabank zerbitzuaren bitartez.