Zapatu goizerako iragarrita zegoen jaialdia astebete atzeratu dute

Zapatu goizerako iragarrita zegoen jaialdia astebete atzeratu dute
2013/04/03 00:00
eta kitto!

Atzo (eguaztena, hilak 3) aurkeztu zuten prentsaurrekoan Zona 10 elkartekoek Sabadell Guipuzcoano bankuarekin elkarlanean antolatutako jaialdia. Antolatzaileek jaia asteburu honetan (zapatuan, hilak 6an) egiteko asmoa zuten, baina eguraldi oso eskasa iragarri dutela ikusita jaialdia astebete atzeratzea erabaki dute eta, beraz, hurrengo zapatuan, hilaren 13an ospatuko dute.


Errebalgo aparkalekuak hartuko duen ekitaldia goizeko 11.00etan hasi eta 15.00ak bitartean egongo da martxan: 11.00etatik 12.00etara umeendako bizikleta eta pedal bariko motorren lasterketak egingo dira (adinaren arabera hiru maila bereiziko dituzte, 4 urtera arte, 4-6 urte bitartekoak eta 6-8 urte bitartekoak); 12.00etan ginkanari ekingo diote (kaskara-bilketa, zaku-lasterketa…); eta horiekin amaituta, 13.00etan Sakaren zezentxo eta poniak ailegatuko dira. Horiek guztiak girotzen Arno DJ-k jardungo du, photocall-a ere egongo da eta graffitilari batzuek hormak margotzen ibiliko dira. Joko eta bestelakoetan parte hartzen dutenentzat, bestalde, domina eta garaikurrak banatuko dituzte.