Zapatuan Bergarako San Martin jaietan izango da Ustekabe fanfarrea

Zapatuan Bergarako San Martin jaietan izango da Ustekabe fanfarrea
2012/09/13 00:00
eta kitto!

Ustekabe fanfarreak Bergarako San Martin jaietan hartuko du parte datorren zapatuan, hilak 15ean, bazkalorduan hasi eta arratsaldeko 18.00ak bitartean. Eibartarren emanaldia 14.00etan hasiko da eta 14.30etan Txomingeroen bazkaria egingo da Irala kalean. Bazkal ondoren koadrilen arteko jolasak egingo dira eta arratsaldeko 17.00etatik aurrera kalejira ere izango da, emanaldia amaitzeko. Bergarako hitzorduaren ondoren, Ustekaberen hurrengo emanaldia urriaren 6an izango da, Bilboko Zorrotza auzoan, hango Turutarra fanfarreak 30 urte beteko dituela-eta.