Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak
Bilbon zapatuan, urtarrilaren 11n #TantazTanta itsasoa gara izenburuari jarraituta egingo den manifestaziora joateko autobusak Eibartik, Ego Gainetik 16.00etan irtengo dira. Interesa dutenek Deportibo, Beleko eta Buenos Aires tabernetara jo dezakete eta bertan izena eman. Zapatuan manifestazioa 17.30etan hasiko da eta olatu bi osatzeko asmoa dago, bata La Casillatik abiatuta eta bestea, berriz, udaletxetik abiatuta. Ondoren, 18.30etan biek bat eginda itsasoa sortuko dute. Bilbon goizeko 11.00etatik aurrera hasiko dira manifestazioarekin lotutako ekitaldiak, Areatzan: zanpantzarrak, bokatak, barra, materiala, erakustaldia, tantarikaturak, enkantea, zozketa, puzgarriak, rokodromoa, umeentzako jolasak eta tailerrak, Puski eta Txurruski pailazoak Ane eta piratekin parrandan, Petti, Francis, Gozategi, Kokein akustikoa, Occhi di Farfalla, Uluka, Hesian akustikoa, Xabi Solano&Zigor Dz, Tximeleta, Gose, Xutik eta Kaotiko.