Zapatuan koko-marruen konpartsak hasiko ditu Aratosteak gurean
2016/01/28
16:59
eta kitto!
Zapatuan (urtarrilaren 30ean) ailegatuko dira Aratosteak Eibarrera, Kezka dantza taldekoen koko-eske eta koko-dantzekin. Lehen agerraldia, betiko moduan, Merkatu Plazan egingo dute goizean goiz, 08:30ean. Jarraian, 09:00ak aldera ekingo diote baserrietako ibilbideari. Euren berbetan, "gureak ziklo olinpikoak dira, lau urterik behin ematen diegu buelta Eibarko baserri-auzoei. 2008an koko-dantzak eta koko-eskea abiatu genituenetik itzuli bi osatu ditugunez, aurten berriro hasiera puntuan gaude, hirugarren itzuliari ekiteko prest". 16:00ak arte Arrate Balle eta Gorosta auzoetako baserrietan jardungo dute koko-marruen konpartsakoek. Eta baserrietako bisitak amaitu eta jarraian, kalean jarraituko dute jaiarekin: anbulatorioko parketik abiatuta, 19:00etatik 21:00etara koko-dantzak erdialdeko kaleetan (Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Calbeton) erakutsiko dituzte, Mauxitxa txarangak lagunduta. San Andres elizaren atarian amaituko da koko-marruen kalejira.
![koko-jantziak-2.jpg koko jantziak-2](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/koko-jantziak-2.jpg/@@images/image-0-b677a820e596b8c7c25718ff7bb12ec2.jpeg)
![koko-jantyziak-5.jpg koko-jantyziak-5](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/koko-jantyziak-5.jpg/@@images/image-0-cbb614b0f5160a32b01a34067dbad4b6.jpeg)
![koko-jantzi-3.jpg koko-jantzi-3](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/koko-jantzi-3.jpg/@@images/image-0-a80a83ff54ed2ff057bcd1aa1d63cd35.jpeg)
![kokojantziak-1.jpg kokojantziak-1](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/kokojantziak-1.jpg/@@images/image-0-875951bbb2beeeed3d37bd87d66ec18c.jpeg)