Zapatuan Larrunarri / Txindoki eta Ganboara mendi-irteera egingo dute

Irteera azaroaren 9an egingo da, goizeko 08:00etan hasita
Zapatuan Larrunarri / Txindoki eta Ganboara mendi-irteera egingo dute
2024/11/05 10:07
eta kitto!

Azaroaren 9an, eta Deporreko mendeurrenaren barruan egiten diharduten Klasikoen artean, Larrunarri/Txindoki eta Ganboara mendi-irteera antolatu du Deporreko mendi batzordeak. Ibilbidea Larraitzen hasiko da eta Arbizun amaituko, guztira 24 kilometro eginez. Goraka metatutako desnibela 1.415 metrokoa izango da, eta beherakoa 1.325ekoa. Izango da, hala ere, ibilbide alternatiborik, errazagoa neurri batean, Lizarrustitik Arbizura joango den 14 kilometrokoa. Horko gorakako desnibela 750 metrokoa izango da, eta beherakoa 830 metrokoa.

Aurtengo egutegiko irteera luzeenetakoa izanda ere, ederrenetakoa izango da. Aralarko mendizerra iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dute, Gipuzkoatik Nafarroara, bertako kontraste guztiekin, larre berdeak, gailur harritsuak eta baso ederrak tarteko.

Goizeko 08:00etan irtengo da autobusa Ego Gainetik. Informazio gehiago jasotzeko eta irteeran parte hartzeko izena emateko Klub Deportibora jo dezakezue martitzen eta eguenetan, 19:30etik 20:30era, edota 943201904 zenbakira deituta.