Zapatuan LOMCEri Ez kalejirak egingo dira hiriburuetan
Bihar zapatua (hilak 11) Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Iruñean kalejira itxurako manifestazioak egingo dira Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki. Lomce-ri ez! Inposaketei ez! goiburuari jarraituta eta Eibarko LOMCE Ez taldeak jende guztia Donostiara joatera animatu nahi du. Biharko protestatarako girotzen joateko, aurreko asteko eguenean anbulatorioan hasi eta Untzagaraino kalejira jendetsua egin zen, soinujoleen erritmora Lomceri ezetza adierazteko. Taldeko ordezkariek azaldu digutenari jarraituta, "jendea Donostiara gerturatzea proposatu nahi diegu, horrela, Eibarrek, LOMCErik nahi ez duen herri moduan martxan parte hartu, aldarrikatu, manifestatu, dantzatu eta abestu dezan. Horretarako 17.00ak aldera Bretxa aldamenean batuko gara, denak elkarrekin joan ahal izateko". Horrekin batera, Ego-Gaiñetik Donostiarako autobusak (14.30, 15.30, 16.30…) eta Ardantzatik irtetzen diren trenak 14.12, 15.12 (Amarara 16.38etan aillegauta) eta 16.12, ia orduoroko maiztasunarekin daudela gogorarazi dute.