Zapatuan Untzaga argazki-estudio bihurtuko da

Zapatuan Untzaga argazki-estudio bihurtuko da
2015/05/15 00:00
eta kitto!

Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren barruan, bihar (zapatua, hilak 16) 16.00etatik 21.00etara Untzagan egongo dira Deporreko argazkilariak, arratsalderako prestatu duten jardunaldian: erakusketa kolektiboa aire librean, doaneko erretratuak argazki estudio bitan egiteko aukera eta argazki artistikoen salmentarako postua ipiniko dituzte, besteak beste. Gainera La Novena antzerki taldekoek gerturatzen direnei mende hasierako giroan murgiltzen lagunduko diete.