Zapatuetako Tailerretan izena emateko epea zabalik

Zapatuetako Tailerretan izena emateko epea zabalik
2013/09/23 00:00
eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 23) zabaldu dute Zapatuetako Tailerrak eta Afariketan egitasmoan izena emateko epea. Udalak eta Astixak ikasleek eskolatik kanpoko aisialdia euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten antolatutako ekimenetarako izen-ematea Indianokua gaztelekuan egiteko aukera izango da, hilaren 27ra arte, goizez 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Horrez gain, Arrateko Andra Mari eta Amañako ludotekan ere eman daiteke gaur eta bihar (16.00etatik 18.00etara).
Zapatuetako tailerrak ikasleen mailaren arabera antolatu dituzte: H.H.ko 3. mailako ikasleek eta L.H.ko 1. eta 2. mailakoek gurasoekin batera goma espumaz eginiko txotxongiloak sortzeko aukera izango dute, L.H 3. eta 4. mailakoek Hip-Hop dantzak ikasteko klaseak jasotzekoa eta L.H.ko 5. eta 6. mailakaoek lore sikuak eta erreziklaiaz eginiko eskulanak egingo dituzte. Ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatza jasotzeko hemen klikatu.