Zapatuko Ipuina liburutegira bueltan
2014/01/24
00:00
eta kitto!
Bihar zapatua (hilak 25), arratsaldeko 18.00-etan Maite Frankok eskainiko duen Mundipurdiko ipuinak ipuin-kontalari saioarekin ekingo diote Zapatuko Ipuina programari Juan San Martin liburutegian. Betiko lez, sarrera dohainik izango da eta kontalariak eskainiko dituen ipuinak hiru urtetik gorako umeentzat pentsatuta daude. Antolatzaileen berbetan, "Mundipurdiko ipuinak urrutiko kontuak, han-hemenkakoak, kontu argiak, kontu ilunak, kontu garbiak edota zikinak… dira. Bidaiatu dezagun munduan barrena ipuinez ipuin edo, aulkia ibiltzen den bezala, ipurdiz ipurdi eta bizkarrez bizkar. Izan ere, batzuetan zenbat eta urrutiago joan, orduan eta hobeto ulertzen dugu herrian duguna eta, jakina, ezezaguna ere askoz hobeto hartu".