Zapatuko manifestaziorako autobusak

Zapatuko manifestaziorako autobusak
2015/01/07 00:00
eta kitto!

Zapatuan, hilaren 10ean "Now Euskal Herrira" goiburuari jarraituta euskal presoen sakabanaketaren kontrako martxa baketsu eta isila egingo da Bilbon, Sarek deituta. Eibartik ekitaldira joateko (irteera 16.00etan Ego Gainetik) zein bueltarako (amaitzean La Tortillatik) autobusak antolatzen dabiltza eta joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du, Beleko, Depor edo Buenos Aires tabernetan edo, bestela, Topalekuan (Arrate Kultur Elkarteko erakusketa aretoan).