Zaporeak-en erronkaren amaiera-ekitaldian egin zuten rifaren zozketa, zapatuan Ermuan

Ekitaldiaren amaieran rifen zozketa egin zuten. Guztira 10 afari eta Debabarrena eskualdeko 10 artistaren lanak zozketatu dira.
Zaporeak-en erronkaren amaiera-ekitaldian egin zuten rifaren zozketa, zapatuan Ermuan
2025/03/31 10:36
eta kitto!

Zaporeak erronkaren kanpaina ixteko ekitaldia egin zuten zapatuan Ermuan eta, aurreko edizioetan bezala, jendeak oso ondo erantzun zuen. Ekitaldian omenaldi hunkigarria egin zioten orain dela hilabete batzuk hil zen "Casa Tiburcio" jatetxe donostiarreko Tibur Eskisabel sukaldariari.

Sukaldariek goiz osoa eman zuten Orbe kardinalaren plazan, lentejak bakailaoarekin eta arroza Lumagorrierekin prestatzen, ondoren tupper solidarioak saltzeko. Horrekin batera, janaria bidaltzeko gastuei aurre egiteko, rifak saltzen ibili dira eta hauek dira zozketan saritutako zenbakiak: