Zaporeak proiektuari laguntzeko tuper solidarioa egingo da bihar goizean Ermuan

Orbe Kardinalaren Plazan izango da ekitaldia eta tuperrak 14:00etatik 15:00era banatuko dituzte.
Zaporeak proiektuari laguntzeko tuper solidarioa egingo da bihar goizean Ermuan
2025/03/28 12:32
eta kitto!

Gaur amaituko da Zaporeak proiektuari laguntzeko Debabarrenean egin den janari bilketa. Aurreko edizioetan bezala, herri bakoitzean elikagai bat bildu da, eta Eibarren pardina dilistak jaso dituzte, Lesboseko (Grezia) kanpalekuetan dauden errefuxiatuei jaten emateko. Aurreko urteetan bezala, erronkari amaiera emateko tuper solidarioa antolatu dute: ekitaldia Ermuan egingo da bihar, 14:00etatik 15:00etara bitartean Orbe Kardinalaren Plazan. Debabarreneko sukaldariek janaria prestatzen emango dute goiza, plazan bertan, eta ondoren tuperrak (erdia lentejak bakailaoarekin, beste erdia arroza Lumagorrirekin eta fruta pieza bat) 5 eurotan erosi ahalko dira. Amaieran, dirua lortzeko saldu dituzten rifen zozketa egingo da plazan bertan.