ZARELAKO GARA | Aurora Baskaran eta Mikel Larrañaga
Eibarko bi pertsonaia esanguratsu jarri ditugu elkarrekin, herriko alkateak izandakoak biak
2024/12/17
10:37
eta kitto!
Aurora Baskaran (PSE-EE) bi legealdi egon zen alkatetzan, 1987tik 1995era arte; Mikel Larrañaga (EAJ), berriz, 1979tik 1983ra. Ideologikoki urrun egon arren, bada gai bat Aurora eta Mikel hurbiltzen dituena: euskararekiko maitasuna. Alkate zirenean eta orain, euskararen egoera nola bizi izan zuten eta duten galdetu diegu, eta hona hemen solasaldiak eman zuena.