ZARELAKO GARA | Belaunaldi gazteengana jo dugu euskararen inguruan gogoeta egin dezaten

Joanes Lazarobaster, Uxue Baroja eta Manex Sarasuak gure hizkuntzaren egoera nola bizi duten kontatu digute
2024/11/25 11:32
eta kitto!

Oraingoan herriko hiru gazte elkartu ditugu euskararen inguruan hausnarketa egiteko. Joanes Lazarobaster, Uxue Baroja eta Manex Sarasuak gure hizkuntzaren egoera nola bizi duten kontatu digute.: euskararen egoera gure herrian, zein kezka eta ardura dituzten, zer egin daitekeen euskararen egoera hobetzeko, zer da eurentzat …eta kitto!, zein ekarpen egin dituen elkarteak eta beste hamaika kontu partekatu dituzte gurekin.