Zazpi domina Kalamuakoentzat Manu Agirre gogoratu zuten Capbretonen

Zazpi domina Kalamuakoentzat Manu Agirre gogoratu zuten Capbretonen
2023/10/24 11:28
eta kitto!
Aurreko zapatuan Frantziako Capbretonen jokatutako benjamin mailako jardunaldian, Kalamua klubeko ordezkariek emaitza bikainak lortu zituzten eta, horrez gain, Shiai judo klubeko ordezkariek gogoan izan zuten iaz hildako Manu Agirrek Eibarko klubean egindako lan paregabea. Emaitzei dagokienez, honakoak izan ziren Hegoi Estebanen aginduetara jardundako eibartarrek lortutako dominak: Raydel Marques, Rabab Chouma, Unax Gesalaga eta Garazi Valladares urrezkoarekin itzuli ziren, Adrian Sanchezek zilarrezkoa irabazi zuen, eta Maya Jebarik eta Oihan Kortazarrek brontzezkoa bereganatu zuten.