Zenbat puntu emango dizkiozu euskarari?
2018/02/13
10:49
eta kitto!
Dendariak eta Ostalariak Berbetan programak, dendari zein ostalarientzat euron lantokian bertan euskara praktikatzeko aukera eskaintzea du helburu, erabilera bultzatzea, azken batean. Baina argi dago mostradore barruan daudenek bezeroon parte-hartzea ezinbestekoa dutela euskera praktikatzeko. Geuk ere elkarrizketa hori euskaraz izateko aukerak biderkatu ditzakegu geure lehen berba euskaraz egiten badugu, ahal dugun guztietan erosketak egitera goazenean ere, euskara kontuan hartuz, euskara erosketen zerrendan sartuz.
Beherapenen azokak iraungo dituen hiru egunetan, hau da, otsailaren 21, 22 eta 23an bertan topatuko gaituzue, euskera aintzat hartu eta erosketetan gure hizkuntza erabiltzen saiatzeko konpromisotxoa hartzen duzuenon artean erosketa-poltsa banatzen.
Zeuk nun ipiniko duzu puntua? Lagunekin, kirolean, lanean... Puntuz- puntu kalean eta dendak euskaraz beteko ditugu!
Euskararekin konpromisoa hartzeak saria izango du: Euskeraz Primeran! poltsa jasoko duzu