Zerainera egin dute berbalagunek ikasturteko azkeneko irteera
Aizpeako meategiak eta Zeraingo eliza eta museo etnografikoa bisitatu dituzte
2024/05/18
18:30
eta kitto!
Berbetan mintzapraktika-programako berbalagunak Zerainen izan dira asteburuan. Egunaren lehen zatian Aizpeako meategiak bisitatu dituzte. XI. mendean hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako meategietako 150 hektarea zabaletan burdina ustiatu izan da, eta ustiaketa horren ondorioz, paisaia berezi eta ederraz gozatu daiteke. Berbalagunek Burdinaren Mendia deritzonaren historia eta burdinaren prozesua bertatik bertara ezagutu ahal izan dute. Ondoren, Zerainera joan dira, bertako eliza eta museo etnografikoa bisitatzera.
Bapo bazkaldu ondoren, pozarren bueltatu dira Eibarrera ikasturteko azkena izan den irteeratik.