Zibersegurtasunak ez du oporrik hartzen
Untzaga Gizarte Zentrotik posible egin dute INCIBEk (Zibersegurtasun Institutu Nazionala) Eibarko herritarrei zibersegurtasunerako hurbilketa bat eskaintzea. Ekimema hurrengo 3 egunetan egingo da, abuztuaren 27tik 29ra arte, Untzagako Jubiletxean, bertako erakusketa aretoan.
Untzaga Gizarte Zentrotik azaldu dutenez, "Agian, oporraldia dela eta, ez dirudi egunik onenak direnik Eibarrera horrelako ekimen bat ekartzeko, baina INCIBEko talde ibiltariak duen agenda estuarekin, nazio-geografia osoa zeharkatzen baitu, merezi zuen horrela antolatzea".
Stand-a bihar goizetik (asteazkena) ostiral arratsaldera arte bisitatzeko prest egongo da, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Banakako bisitak egin daitezke, eta "publiko guztientzat egongo da irekita; beraz, aprobetxatu seme-alabak edo bilobak ekartzeko, mugikorren, ordenagailuen, komunikazioen eta abarren inguruko segurtasunak ez baitu adinik", doote Untzagako jubiletxetik.