Zientzia eta umorea uztartzen dituen Barredromoa egingo dute etzi Deporren

Bost ikertzaile gaztek umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte UEU-k antolatutako ekimenean
Zientzia eta umorea uztartzen dituen Barredromoa egingo dute etzi Deporren
2025/03/24 11:13
eta kitto!

UEU-k zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu etzi, 18:00etan, Klub Deportiboan. Barredromoa izeneko ekimenaren hirugarren edizioan bost ikertzaile gazte igoko dira Deporreko oholtzara, umorearen bitartez zientzia gizartera hurbiltzeko helburuarekin.

Maddi Alberdi San Martin, Miren Aldasoro Lezea, Xabier Arraztoa Lazkanotegi, Leyre Rojo Horrillo eta Claudia Torralba Rubinos ikerlariek eskainiko dituzte bakarrizketak.

Sarrera doakoa izango da, baina bertaratu nahi izanez gero, komunikazioa@ueu.eus helbidera idatzi beharko da aldez aurretik.