Zientziaren inguruko ginkana antolatu dute barixaku arratsalderako
2021/02/11
09:43
eta kitto!
Bihar, barixakuan, Emakume Zientzialarien Egunaren harira, ginkana jolasa antolatu du Udalak, Astixaren bitartez, zientzia eta teknologiarekin lotutako jarduerekin: 17:00etatik 19:00etara bitartean egingo da, Armeria Eskolako frontoi aldameneko kantxan eta 8 urtetik gorako umeei (Lehen Hezkuntzako hirugarren kurtsotik gorakoei) zuzenduta dago jarduera.
Antolatzaileen berbetan, “zientziarekin lotutako galdera-erantzunak izango dituen antzara-joko bat egingo da, magnetismo-zirkuitua, memoria-jokoak, puzzleak... baita esperimentuak ere”.
Emakumeak eta Neskak Zientzian Eguna 2016az geroztik gogoratzen da, emakume eta neskek zientzia arloan aritzeko orduan gizonen pareko aukerak izatea eskatzeko.
Hainbat jarduerarekin ospatuko da eguna Debabarrenean
Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziak, STEAM Debabarrena Foroaren eragileekin elkarlanean, hainbat ekimen antolatu ditu gaur ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna dela eta.
Egunean bertan, Debabarreneko ikastetxeei zuzendutako topaketa birtuala egingo da goizeko 10:30etan, “Zientziaz gozatu, dibertitu eta ikasi” izenburuari jarraituta. Topaketa honetan Maitane Alonso ikertzaile eta asmatzaile gazteak eta Valpat Youtubeko kanal ospetsuko protagonistak hartuko dute parte.
VALPAT STEAM Youtube kanaleko partaideak Valeria (12 urteko youtuber zientzialaria) eta Patricia (telekomunikazio ingeniaria) dira. Youtubeko kanalaren helburua haurrak motibatzea eta inspiratzea da, teknologiaren eta robotikaren munduan sar daitezen eta mundu horretan zaletu daitezen. Teknologiako bideo dibertigarriak egiten dituzte, haurrek programazioko, robotikako, elektronikako, 3D inprimaketako eta matematikako proiektuekin ikasi eta gozatzeko.
‘STEAM Emakumeak: zientziarekiko eta teknologiarekiko pasioa’ izenburuari jarraituta, eskualdeko emakume zientzialari eta teknologoen mahai-ingurua egingo da, 16:00etan. Bertan lau emakumek parte hartuko dute: Amaya Igartua (materialen ekimenen koordinatzailea Teknikerren), Ane Rubio (biokimika eta biologa molekularra), Maialen Arrieta (astrofisika doktorea eta Sorbonne Unibertistatean gaixotasun neurodegeneratiboen bioinformatikaria) eta Natividad Garcia (ingeniari elektronikoa eta Nabab Consulting-en sortzaile eta zuzendari exekutiboa). Mahai-inguruaren dinamizatzailea Lorea Arakistain kazetari eibartarra izango da.
Bestalde, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren inguruan antolatzen diren ekimen ezberdinak biltzeko helburuarekin, BPTD Makers-en webgunean agenda bat ireki da. Bertan, eskualdean antolatu diren ekintza ezberdinak ikusi ahal izango dira, eta hauen inguruko informazio guztia eskuragarri egongo da. Izen-ematea bptdmaker.eus webgunean, albisteak atalean egin daiteke.