Ziriako Ortiz de Zarate esataria hil da
2013/03/14
00:00
eta kitto!
Gaur arratsaldean hil da, 84 urterekin, Ziriako Ortiz de Zarate herri-kiroletako esataria. Euskal Herriko plaza guztietan jarduteaz aparte, Arrate Irratian ere 1982tik iaz arte jardun izan zuen irratsaioa eginez. Urte askotan Ermuan bizi izan bada ere, Ziriako Ortiz de Zarate Maria Angela kalean jaiotakoa zen eta Elorreta baserrian hazitakoa. Hainbat kirol praktikatu bazituen ere, batez ere euskal kirolaren inguruan jardun izan du aspalditik, beti ere modalitate guztiak bultzatuz. ...eta kitto!-n ere behin baino gehiagotan irten da, azken aldiz iazko irailean, Arrateko jaien inguruko zenbakian egin genion elkarrizketan (816 zenbakia).
Bere aldeko hileta-elizkizuna bihar arratsaldez egingo da, 19.00etan hasita, Ermuko parrokian.