[ZOZKETA] Asteburuan egingo den Blues Hotsak jaialdia ikusteko hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditugu

Zozketan parte-hartzeko epea bihar, ostirala, amaituko da, 12:00etan
[ZOZKETA] Asteburuan egingo den Blues Hotsak jaialdia ikusteko hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditugu
2024/11/21 11:57
eta kitto!

Blues Hotsak jaialdia hasi zen hilaren 18an eta asteburuan egingo du eztanda hiru kontzertu handirekin. Bihar, 20:00etan, J. P. Bimenni & The Black Belts izango da protagonista Herriko Antzokian; etzi, Santiago Auseron arituko da 19:00etan, toki berean; eta domekan, 19:00etan, Sugar Queen egongo da.

Gaztelupeko Hotsakek antolatu du Blues Hotsak eta kontzertu bakoitzerako sarrera bikoitz bana eman digu zozketatzeko. Beraz, parte hartzeko, jarraian dituzuen esteketan sakatu beharko duzue:

 

J. P. BIMENNI & THE BLACK BELTS

 

SANTIAGO AUSERON

 

SUGAR QUEEN

 

J. P. Bimenni, musikari autodidakta

Burundin jaio eta Erresuma Batuan bizi den artista da J. P. Bimenni. 16 urterekin bi aldiz gelditu zen heriotzaren ateetan bere herrialdeko giro bortitz eta latzaren ondorioz, eta Erresuma Batura joan zen bizitzera. Han aurkitu zuen kanturako bokazioa, Otis Redding ardatz hartuta, bere aberria ahaztu gabe eta hazi zen gizarteari zentzua eman nahian.

Musikari autodidakta, hainbat talde eta proiektutan esku hartu du 2002tik. Tartean The Black Belts taldean, Madrilgo agertokiko sei musikari ospetsuk osatutako banda, TucXone Recordsen estudioetan hezia.

Gitarrak, teklatuak, haize sekzio bat, eta Bimenniren ahots inguratzailea, dena prest rhythm & blues erritmoan dantzarazteko. Afrikaren arimaren oihartzuna entzuten dugu 60ko hamarkadako erritmo klasikoekin, Bere errepertorioan funk kantu gogorrenek hegoaldeko soul sakon eta balada sentituei ematen diete bide, funk-soul modernoaren maisulan honetan presente dagoen bibrazio paregabearekin.

 

Santiago Auseron, zaunka berriz ere

Santiago Auserónek Radio Futuraren ondoren, trobalarien tradiziorantz lerratu zen; baina, Juan Perrok  bere oinordetza elektrikoarekin senidetu nahi izan zuen tradizioa sonero kubatarrena izan zen aurrena, Auserónek 1984an Kubara egindako lehen bidaian ezagutua. Han egiaztatu zuen bazirela kantari beltzak eta mulatoak espainiera aise erabiltzen zutenak afrikar jatorriko molde erritmikoetan, musika afroamerikarraren beste ertzarekin alderatzeko aukera emanez. Horrela, herri musikaren korronte sakonekin lotu zuen bere abesti idazkera, oinarri iraunkorretan finkatutako etorkizun artistiko baten bila.

Zapatuko kontzertuan Santiago Auserón gitarrarekin batera arituko da, ahots ñabarreko eta instrumentazio bikaineko uztarketa gozoan, eskaintzen duen errepertorioarekin, inork gutxik egin dezaketen eran. Gitarra bikote, ahots aberatseko kantaria eta instrumentista zehatza dugu Auserón, eta kontzertu bakoitzean berrasmatzen du Auseron. Dylan bezala, kontzertu bakoitzean berritzen da, hor baitago (konposizioetan bezalaxe, noski) musika borroka guztien muina. Eta ezin ahaztu kantariak aurkezten duen pieza bakoitzari ematen dion azpimezua;  hitzaldi labur horiei, konfesioaren eta  fikzioaren erdibidean, grazia eta ironia darie.

Bai, entreteniturik gozatuko dugu, New Orleanseko berotasuna piztuz Kubako ekialdeko doinuan, zinema beltzeko soinu bandaren ezpalak jazz haizeak jotzen, boleroak eta rocka ahaztu gabe. Ea Radio Futura-ren piezaren bat entzuten dugun irten aurretik. 

 

Sugar Queen, sustrai afroamerikarrak arakatzen

Sugar Queen izen astistikoa duen Michele Denise bluesa Europan, Estatu Batuetan eta Asian jotzen duen estatubatuar abeslari eta konpositore moldakorra da. Gaur egun Herbehereetan bizi da. Michelek berak idatzitako hiru albumekin lortu du nazioarteko arrakasta, eta hiru kontinenteetako jaialdi eta klub askotan jarduna da.

Floridako iparraldean ditu sustraiak, eta horrek azaltzen du gospelarekin eta bluesarekin duen kidetasuna. Bere lehen urteetan piano klasikoa ikasi zuen, gero hegoaldeko elizetan jo ahal izateko. Estatu Batuetako hainbat lekutan barrena bira egiten ari zela, Mandela Released ekitaldi historikoan parte hartzeko aukeratu zuten. Michele Denise paper bikoitza bete zuen hainbat gospel eta klasiko abesbatzetako zuzendari eta kantari gisa.

2006an Asiara joan zen bizitzera eta Malaysian Deuces Wild blues eta rock klasikoko taldea sortu zuen. Jazz abeslari bezala ere lan egin zuen Yiang Yi Sock pianojolearekin Malaysian. Emanaldietako bokalista izan zen, eta Wang Wei (Rock Rhino) blues & rock artistarekin grabatu zuen izen bereko CDan (Wang Wei), Beijingen. Audioko ingeniari gisa ere ibili zen Chen Yulirekin (2008ko Beijingeko Joko Olinpikoen Irekiera Ekitaldiko musika ekoizpenaren burua).

Sugar Queen Europako blues agertokietan hasi zen 2017an, eta Keb Mo bezalako artisten telonera izan da, arrakasta handiko bira europarrak eginez. Bai stomper abesten, bai erritmo moteleko bluesa, publikoa azkar bereganatzen du.

Bere abestietan narratiba pertsonala eginez, Sugar Queenek afroamerikar sustraiak arakatzen ditu Chicagoko Bluesaren alderdirik gordinena erakutsiz, errepertorioari gospel, soul eta funk ugari gehituz, Koko Taylor edo Willie Maeren ildoan eta banda bikain batekin dator, Jean Raven gitarrajolea, Arjan van den Oever teklatu jolea, Erwin Huigen baxujolea eta Ralph Adriaansen bateriajolea.

 

Kontzertu gastronomikoak eta Lambrettak

Domekan, Sugar Queenen kontzertuaren aurretik, kontzertu gastronomikoak eskainiko dituzte goizean eta eguerdian zehar. Horrela, musikariak tabernetan egongo dira eta pintxoak doan emango dituzte bertan.

Lau talde arituko dira: 12:00etan, ‘The Fake Cousins’, Intxixu, Arrano eta Bolia tabernetan; 12:30ean, DJ Baltza, Gaztelupen; 13:00etan, Wilson Organ Trio, Edurtzan eta Txuritxun; eta 14:00etan, Blues Company, Txokon.

Eibartarrok ere izango dugu zeresana Blues Hotsaken egitarauan, Lambretta motorren zaleak bertaratuko baitira eta motorrak zubian egongo dira ikusgai.