Zu Non Han DA! | "Gau beltza, Oriar jauregiko misterioa dela" liburuaren aurkezpena egingo da Arabarren abenduaren 14an
ZuNonHanDA! egitasmoari esker, 59. Durangoko Azokan plazaratutako nobedadeen sortak Euskal Herri osoko 66 liburu saltokitan izango dira urtarrilaren 19ra arte, eta horietako 23 dendatan liburu bat aurkeztuko da, idazlea bertan dela. Beraz, abenduko egunetan zehar, Durangoko Azoka ibiltaria izango da, eta hartzaileen herrietara zuzenean helduko da. Hain zuzen, "kulturazaleengan jarri du arreta aurtengo azokak, kultur sistema osasuntsu baterako ezinbesteko direlako", diote.
Eibarren ere izango dugu kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera. Abenduaren 14an, Adarar erabilera anitzeko gunean (Eulogio Garate 3, behea), 17:00etan, Eneko Garmendia, Maria Angeles Garrancho eta Nagore Sanchez "Gau beltza, Oriar jauregiko misterioa dela" liburua aurkeztuko dute.
Liburuaren sinopsia
Lehen aldia da Legorretan Gau Beltza ospatzen dela. Jare, Maren, Lier eta Aner gazteak gogotsu daude. Gau zirraragarria izango da, baina ez haiek imajinatu bezalakoa: Oriar Jauregi zaharrean giltzapetu ditu norbaitek! Jauregitik atera ahal izateko, hainbat proba gainditu beharko dituzte. Onik aterako al dira lau lagunak?