“Zugastitik Oteizara ibilbide dantzatua” eskainiko du Biraka dantza taldeak gaur 19:00etatik aurrera
2017/05/12
13:27
eta kitto!
Debabarreneko Eskolarteko 33. Antzerki Erakusketaren harira antolatutako egitarauaren barruan, gaur arratsaldean emanaldi berezia egingo da herriko kaleetan: “Zugastitik Oteizara ibilbide dantzatua” izenburuari jarraituta eta Josu Mujikak zuzenduta, Biraka Dantza Taldeak ibilbide dantzatua hasiko du 19:00etan, El Corte Ingles parean dagoen Jose Zugastiren "Formen Dantza” eskulturaren aldamenean. Handik Untzagaraino joango dira dantzariak, jubilatu etxearen aldameneko horman dagoen Baroja Collet-en “Cruce de miradas” izenekoa dagoen tokian berriz dantzan egin eta, jarraian, ibilbidea anbulatorio pareko parkean, Jorge Oteizaren “Txopitea eta Pakea” eskulturaren inguruan 20:00ak aldera amaitzeko.
Astelehenean, berriz, egitarauan gazteleraz dagoen lan bakarra taularatuko du Valladolideko Teatro Teloncillo taldeak: “Caperucita. Lo que nunca se contó...” 15:00etatik aurrera ikusteko aukera izango da Hezkuntza Esparruko antzokian. Eta eguenean, berriz, toki eta ordu berean antzerkia eta musika batzen dituen lana eskainiko dute Madrilgo Dolce Clave Duo taldekoek: “Dolce Clave Kids. Violinoren eta Guitarrillaren abenturak”.