Zuloagaren omenezko egitaraua prestatu dute, bere jaiotzaren 150. urteurrenean
2020/11/20
17:19
eta kitto!
Aurten 150 urte bete dira Ignacio Zuloaga margolari eibartarra jaio zela eta, hori dela eta, Eibarko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, artistaren lana eibartarrei gerturatzeko asmoz. Alde batetik, azaroaren 30ean (San Andres egunean), San Andres elizan “Arrateko itsua”, jendeaurrean inoiz erakutsi ez den margolana ikusteko aukera egongo da. Zuloagak 16 urte zituela margotu zuen koadroa Chicagon aurkitu zuten Zuloaga Fundaziokoek eta orain dela gutxi erosi zuten. Margolana abenduaren 1etik 6ra bitartean ikusi ahal izango da, 17:00etatik 18:00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horretarako, egoibarra2@eibar.eus helbidera idatzi edo 943708423 telefonora deitu behar da.
Bestalde, herriko arropa-dendetan Zuloagaren hainbat margolanen kopiak jarriko dituzte eskaparateetan. Lan guztiak zortzi museo edo erakunde hauetatik etorri dira: Fundación Zuloaga (Zumaia), Museo Nacional de Arte Reina Sofia, Museo Ignacio Zuloaga (Pedraza), Universidad Complutense de Madrid, Museo Carmen Thyssen Málaga, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando eta Museu Nacional d’Art de Catalunya. Gainera, eibartarrek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute, dendetan jarritako margolanen izena asmatuz gero: dendan txartela eskatu, bete eta bertan lagata, abenduaren amaieran egingo den zozketan parte hartu eta 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango da. Ekimenean parte hartzen duen denda bakoitzak diru-kopuru horretako bonoa emango du eta Eibarko Dendarien Elkartearen laguntzarekin antolatutako ekimena da.
Zuloagaren omenezko egitaraua biribiltzeko, “Zuloaga barne-barnetik. Los Zuloaga de Eibar” izenburupean egindako lau dokumental hauek ipiniko dituzte interneten ikusgai: “Los valores de los Zuloagas y la cuestión social”, Ignacio Suárez-Zuloaga adituaren eta Sara Hidalgo EHUko irakaslearen eskutik; “Zuloaga eta Euskal Herria” eta “Zuloaga eta euskal margolariak”, Ismael Manterola EHUko irakaslearenak; eta, azkenik “Zuloaga-etxea, lugar de encuentro de intelectuales” Margarita Ruyra de Andrade adituak eskainia.