'Zumbatoi morea' Neledantza eta ND-21en eskutik

Zaintzaren inguruan hausnartu eta zumba egin zuten Errebalen elkartu ziren lagunek
2024/03/11 13:02
eta kitto!

Neledantza eta ND21-ek dinamizatutako Zumbatoi Morea egin zen zapatu goizean Errebal Plazan. Aurtengo gai nagusiari (zaintzak) buruzko aurkezpen eta hausnarketa labur batekin hasi zen saioa eta, gero, irakasleek lagunduta, zumba egin zuten bertan bildu ziren lagunak.