"Zure Irrifarra, Nire Indarra" elkartekoek Asier Cuevas herri lasterketan parte hartuko dute

"Zure Irrifarra, Nire Indarra" elkartekoek Asier Cuevas herri lasterketan parte hartuko dute
2023/11/15 09:13
eta kitto!

Zapatuan, azaroaren 18an, Eibarko Klub Deportiboko atletismo batzordeak antolatutako Asier Cuevas herri-lasterketaren 10. edizioa jokatuko da gurean. Bertan, "Zure irrifarra, Nire indarra" elkarteko zazpi kidek parte hartuko dute, horien artean, Aritz Vicuña (Bergara), Malen Garcia (Pasai Donibane), Iakes Lopez (Idiazabal), Mikel Fernandez (Legazpia), Urdin Mendiola (Oñati), Magali Muruamendiaraz (Bergara) eta Amets Vega eibartarra.


"Zure Irrifarra, Nire Indarra" ekimena 2019an sortu zen, Orkli kooperatibaren laguntzarekin. Iakes Lopez-en aitak sustatu zuen, urritasun funtzionala duten pertsona guztiei kirola egiteko aukera emateko; kasu honetan, beren ezintasun baldintzengatik modu natural eta propioan egin ezin dituzten atletismo lasterketetan parte hartzeko. Elkartea Gipuzkoa mailan dago eratua eta Gipuzkoako hainbat herritako pertsonek parte hartzen dute.


2019 urtetik  hona "Zure irrifarra Nire indarra"ko kideek Eibarren ospatzen den lasterketan parte hartzen dute eta elkartearen azken erronka Behobia Donosti lasterketa izan da.