Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ederra egon da asteburuan Izengabeak musika lehiaketaren eskutik
Ur taldeak jaso zuen 3.000 euroko sari nagusia, eta bigarrena (2.000 euro) Slide taldearentzat izan zen. Euskarazko abesti onenaren saria (500 euro) Painapple taldeak eskuratu zuen.
2024/06/11
11:37
Argazkiak: Eibarko Udala.
Debabarreneko Izengabeak musika lehiaketaren eskutik, kontzertuz betetako asteburua laga dugu atzean. Lehiaketaren bigarren fasean, finalerako aukeratu zituzten taldeek zuzeneko emanaldiak eskaini zituzten barixaku eta zapatuan, horretarako Untzagan eta Txaltxa Zelaian ipini zituzten eszenatokietan, eta amaieran banatu zituzten Udalak lehen aldiz antolatu duen musika lehiaketaren sariak: 3.000 euroko sari nagusia Ur taldeak jaso zuen, eta bigarrena (2.000 euro) Slide taldearentzat izan zen. Amaitzeko, euskarazko abesti onenaren saria (500 euro) Painapple taldeak eskuratu zuen.