Aurreko barixakuan, “Barixakuak Jolasian” ekimenaren barruan, fruta-brotxetak egin zituzten guraso berbalagunek eta horien seme-alabek. Era guztietako frutak izan zituzten eskura: sagarrak, madariak, meloia, platanoak, marrubiak… Frutari itxura ezberdinak eman eta gero, brotxeta politak egin zituzten. Amaitzeko, brotxetak txokolatean busti eta tripa bete-bete eginda irten ziren poz-pozik …eta kitto!-tik.
Hurrengo saioa apirilaren 29an izango dute; egun horretan, umeek, antzerkia prestatuko dute gurasoen aurrean antzezteko.