...eta kitto!-ko berbalagunen bisita jaso dute euskaltegiko ikasleek

...eta kitto!-ko berbalagunen bisita jaso dute euskaltegiko ikasleek
2018/11/06 13:33
eta kitto!
Susana eta Mari Berbetan programako berbalagunak, Udal Euskaltegiko ikasleak bisitatzen egon dira ...eta kitto! Euskara Elkarteko dinamizatzaile batekin batera. Urtero egin ohi du ...eta kitto!-k euskaltegietara bisita, mintzapraktikako programaren berri eman eta ikasleak izena ematera animatzeko.

Euren esperientziaren berri eman zieten ikasleei Susanak eta Marik,: noiztik diharduten taldean euskara praktikatzen, zergatik eman zuten izena, zer nolako giroa duten taldean eta programan dihardutenetik zein onura igarri dituzten.

Euskaltegian 1 moztuta

 

 

 

 

 

 

 

Euskaltegian 3 moztuta

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskara ikasten dihardutenentzat programa interesgarria da Berbetan, izan ere, euskaltegian ikasten dutena praktikan jartzeko aukera ematen die. Taldeak euskaldunez eta  praktika behar dutenez osatzen dira eta astean behin elkartzen dira, ordubete,  giro lasai eta informalean, euskaraz berba egiteko. Berba egiteko erraztasuna lortu eta lotsak eta beldurrak uxatzeko aukera paregabea! Urte osoan eman daiteke izena eta doan da. Informazio gehiagorako 943200918 edo elkartea@etakitto.eus.

Taldea 1 MOZTUTATaldea 2 MOZTUTA