Berbetan jaialdia egingo da barixakuan Eibarko Bizikleta plazan

Berbetan jaialdia egingo da barixakuan Eibarko Bizikleta plazan
2019/09/17 eta kitto!
Puzgarriak, eskulan-tailerrak eta Arima Diskofesta jaia egongo dira Eibarko Bizikleta plazan, eta datorren astean, jolasak eta txokolatada herriko hainbat auzotan.

Urteroko ohiturari jarraituz kalean aurkeztuko du ...etakitto! Euskara Elkarteak Berbetan programaren ikasturte berria. Barixakuan arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaia, baina aurten, Untzagan egin beharrean, Eibarko Bizikleta plazan egingo da. Ordu horretan jarriko dira martxan eskulan-tailerrak eta puzgarriak, 18:30ak arte, eta ordu horretatik aurrera dantza egin eta ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko dugu Arima Diskofestak. DJ eta animatzaile baten laguntzarekin koreografiak, jolasak eta sasoi ezberdinetako abestiekin primeran pasatuko dute haur zein helduek.

Barixakukoa izango da lau jaialdietatik lehenengoa; datorren astean auzoetara egingo du jauzi Berbetanek, antolatzaileek esan duten moduan: “Irailaren 24an, martitzena, Ipuruan, Ipur taberna kanpoan egongo gara,  25ean,Urkin Cepa taberna parean; eta 27an, barixakua, Urkizuko parkean”. 17:00etan hasita umeentzako jolasak eta txokolatada egongo dira.

ipur irailak 24

cepa 25

 

Pink Modern Event Announcement Poster