Gogotsu dihardute Bingoan guraso berbalagunek eta haien familiek

Gogotsu dihardute Bingoan guraso berbalagunek eta haien familiek
2020/05/07 eta kitto!
Aste honetan jokatu dute 3. Bingo saioa, eta batekin nahikoa ez eta bigarrena ere egin zuten. Umeei kalera irteteko ezarri dieten ordutegia dela-eta, atzeratu egin zuten pixka bat Bingo saioaren ordutegia baina arratsaldeko 19:00etan puntuan fin-fin zeuden denak zain, pantailaren beste aldean. Lehenengo jokaldian Jonek lerroa egin zuen eta Naroak eta Norak Bingo. Eta bigarren saioan, Pellok osatu zuen lerroa aurrena  eta Jonek egin zuen Bingo. Hurrengo astean ere kartoiak banatu eta beste jokaldi bat edo bi eskainiko die ...eta kitto! Euskara Elkarteak guraso berbalagunei eta haien familiei.

UEU-Irakaskuntza-Masterbarrurako