Gure Zirkuko lantaldea eskerrona emanez

Datozen asteetan birarekin jarraituko dute, Lekeition eta Orion.
Gure Zirkuko lantaldea eskerrona emanez
2025/07/08 16:44
eta kitto!

Ekainaren 20tik uztailaren 5era bitartean Arrateko zelaian egon ondoren, Gure Zirkuko lantaldeak eskerrak eman nahi dizkie bertara hurbildu diren guztiei: "Eskerrik asko bihotzez paraje eder honetara igo eta gurekin zirkuaz gozatzeko aukera egin duzuen guztioi! Eta bereziki eskerrak hain ongi zaindu gaituzten Tiro Pitxon jatetxeko eta Arrate Irratiko lagunei! Biba zuek!!!", diote.

Uda honetan zehar ez dute atsedenik hartuko, maiatzean hasi zuten birarekin jarraituko baitute, Lekeition lehenengo eta Orion ondoren. Lekeition 14 emanaldi egongo dira, uztailaren 11tik 26ra bitartean, ikastetxe publikoan. Eta abuztuaren 1etik 23ra beste 14 emanaldi eskainiko dituzte Orion, Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan.

..eta kitto! astekarian Iker Galartzararekin egindako elkarrizketa hemen irakur daiteke.