Dantzaz gozatuz Estangarekin

Dantzaz gozatuz Estangarekin
ETA KITTO 2016, Eka 20

Eguraldi txarraren ondorioz …eta kitto!-ren egoitza egin behar izan zen Oskar Estangaren “Plaza bete poz” dantzaldia, baina bertaratu ziren ume eta helduek primeran pasa zuten. Kantu eta erritmo ezberdinen doinuekin dantzan jardun zuten, eta bertsoak bat-batean osatzeko aukerarik ere ez zen falta izan. Ekitaldia …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu zuen Gurasoak Berbetan programaren barruan, baina deialdia irekia izan zen. Datorren ikasturterako agurtu dute egitasmoa, eta irailean indartsu ekingo diote berriz ere.

Hemen daukazue bideoa:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »