Datorren martitzenean aurkeztuko du BERBETAN-ek ikasturte berria

Datorren martitzenean aurkeztuko du BERBETAN-ek ikasturte berria
13 Ira
11:32

Irailaren 18an, martitzena, azalduko dizkigu …eta kitto! Euskara Elkarteak aurtengo ikasturterako BERBETAN eta ONGI ETORRI programetarako prestatu duen eskaintza. Aurkezpen-ekitaldia Portaleko areto nagusian izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekitaldia irekia izango da nahi duten guztientzat. Beraz, euskera praktikatu, praktikatzea behar dutenei lagundu edo gure hizkuntzan eta kulturan murgiltzen lagundu nahi duenarentzat hitzordu garrantzitsua izango da martitzenekoa, bertan emango dira-eta azalpen guztiak.

Aurkezpenean bi programen barruan 2018/19 ikasturterako prestatu duen egitarau zabalaren berri emango du …eta kitto!-k: jaialdiak, irteerak, munduko janarien tailerrak, Santa Agedako kalejira, eskulan-tailerrak… Jakina, astero-astero euskera praktikatzeko elkartzen diren mintzapraktikako taldeak ahaztu barik.

Euskera praktikatu astean behin

Mintzapraktikako taldeak astean behin elkartzen dira euskera praktikatzeko. Euskeraz hitz egiteko erraztasuna lortu nahi dutenak euskaldunekin elkartzen dira ordubetez, taberna batean normalean, eta giro natural eta informalean euskeraz hitz egiten dute edozein gairi buruz: ikusi duten azkeneko pelikula, asteburuan zer egin duten, seme-alabak zer moduz… Helburu nagusia euskeraz berba egiteko erraztasuna lortzea da.

Taldea 2 MOZTUTA

 

 

 

 

 

 

 

 

Harrera eta elkarbizitza sustatuz

Horretarako jaio zen, hain justu, Ongi Etorri programa, herriko jatorri ezberdinetako bizilagunak euskerara eta euskal kulturara gerturatzeko eta elkar ezagutzeko. Urtean zehar egiten dituzten ekintzetako asko berbalagunekin batera egiten dituzte. Iaz, adibidez, Munduko Janarien Tailerrak antolatu zituzten, eta izandako arrakasta ikusita, aurten beste laupabost saio egingo dituzte.

ongietorri Bilbon

 

 

 

 

 

 

 

 

Bikote linguistikoak ere martxan

Txalan Txalan egitasmoak bikoteen arteko hizkuntza-trukaketa eskaintzen du. Ongi Etorri programaren haritik jaio zen orain dela pare bat urte, eta aurten ere bikote artean hizkuntza desberdinak praktikatzeko aukera emango du.

Informazio gehiagorako: 943200918 / elkartea@etakitto.eus / ongietorri@etakitto.eus

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »