Gurasoak Berbetan saioan, umeen sentimentuekin jolasean

Gurasoak Berbetan saioan, umeen sentimentuekin jolasean
2018, Urr 22

Barixakuak Jolasian, Gurasoak Berbetan programaren barruan hilero antolatzen den ekimenak aurreko barixakuan ekin zion ikasturteari. Teresa irakasle berriaren gidaritzapean, etxeko txikienek, gurasoen laguntzarekin, euren sentimenduen inguruan berba egiteko aukera izan zuten.

Barixakuak Jolasian 3

 

 

 

 

 

 

 

 

Hainbat tailer egin zituzten eta horren ostean, ume bakoitzak bere munstroaren txotxongiloa egin zuen.

Gurasoak Berbetan egitasmoa gurasoei euskera praktikatzeko aukera eskaintzen dien egitasmoa da. Batzuk astean behin elkartzen dira, taberna batean zerbait hartzen duten bitartean euskeraz berba egiteko, eta beste batzuk, berriz, talde naturalak dira, hau da, lehendik eginda zeuden taldeak: kuadrila, guraso-taldeak… behin elkartuta euskeraz berba egiteko konpromisoa hartzen dute, bakoitzak ahal duen neurrian. Gero, izena emanda duten kideei, hainbat ekintza osagarri eskaintzen zaizkie, doan: hemen bertan aipatutako Barixakuak Jolasian-ek hilean behin tailerrak eskaintzen ditu baina horrez gain, txangoak, hitzaldiak… ere antolatzen dira.

Informazio gehiago: Gurasoak Berbetan

Barixakuak jolasian 2Barixakuak Jolasian 4Barixakuak Jolasian 5Barixakuak Jolasian 6

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »