Eibarko Euskalgintzak elkarretaratzea deitu du Udaltzaingoko C1 eskakizunaren balio-gabetzearen aurka

Eibarko Euskalgintzak elkarretaratzea deitu du Udaltzaingoko C1 eskakizunaren balio-gabetzearen aurka
2026/06/16 13:15
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Euskalgintzak elkarretaratzea egingo du ekainaren 19an, barixaku honetan, 13:00etan, udaletxe parean. Deialdia Eibarko Udaltzaingoko sei lanpostu betetzeko prozesuan C1 euskara maila ezartzea baliogabetu duen erabakiaren aurka antolatu dute.

Antolatzaileen arabera, erabaki horrek euskaldunen hizkuntza eskubideetan eragin zuzena du, eta horren aurrean erantzun beharra dagoela azpimarratu dute. Horregatik, herritarrei mobilizaziora batzeko deia egin diete, “euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko” eta “erasorik ez” lelopean.