"Haurren elikadura osasuntsua" tailerra

"Haurren elikadura osasuntsua" tailerra
2016/10/24 10:39
eta kitto!
Haurren elikadura osasuntsua eta kontsumo arduratsuaren ohiturak zabaltzeko asmoz antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Zaloa Otaduyk emango duen ikastaroa. Hiru saio izango dira, azaroaren 9,16 eta 23an, Portaleko sukaldean, 19:00etatik 21:00etara, doan. Gurasoak Berbetan mintzapraktika egitasmoan izena emanda duten gurasoentzako antolatu du ikastaroa ...eta kitto!-k, baina lekua egonez gero, ireki egingo da. Mintzapraktika-taldeetako kide ez direnak erreserbara pasatuko dira izena ematerakoan (943200918).

Osasuntsu jaten ikastearen garrantziaz hitz egiteaz gainera, Zaloarekin haurrentzako osasungarriak eta oso gozoak diren hainbat errezeta ikasteko aukera ere izango dute ikastaroan parte hartzen dutenek.