1.449 isun jarri dituzte San Jose zubian Euskadin Ertzaintzak eta udaltzaingoek

1.449 isun jarri dituzte San Jose zubian Euskadin Ertzaintzak eta udaltzaingoek
ETA KITTO 2021, Mar 22

San Jose zubian Euskadin jarritako 1.449 isunetatik gehienak mugikortasun-arkatasuna ez betetzearren eta gehieneko taldeen muga ez errespetatzearren izan dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak joan den ostegunetik igandera bitartean izandako arau-hausteen balantzea egin du agiri batean; izan ere, epe horretan polizia-kontrolak indartu zituzten, ziurtagiri gabeko joan-etorriak saihesteko eta gainerako osasun-arauak betetzen direla zaintzeko.

Guztira 1.449 salaketa jarri ziren, eta horietatik 284 maskara behar ez bezala erabiltzeagatik izan ziren. Bide publikoan alkohola kontsumitzeari buruzko salaketei dagokienez, 106 akta ireki ziren, eta gainerako arau-hausteak, berriz, honako hauek izan ziren: espazio publikoetan erretzea, bi metroko distantzia errespetatu gabe egotea edota ostalaritza eta jatetxeetako ordutegiak ez betetzea. Lurraldeka, 128 salaketa jarri zituzten Araban, 883 Bizkaian eta 438 Gipuzkoan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »