1937an jaiotako eibartarrek sasoi betean ospatu dute euren jaia

1937an jaiotako eibartarrek sasoi betean ospatu dute euren jaia
ETA KITTO 2019, Aza 15

Azken 13 urteotan bezala, 1937an jaiotako eibartarrak gaur elkartu dira, elkarrekin bazkaldu eta aurten 82 urte betetzen dituztela ospatzeko. Belaunaldi honek Gerra Zibilari, ondorengo goseari eta beste hamaika oztopori egin behar izan zion bizitzako lehen urteetan, baina argi dago andra-gizon gogorrak direla eta gaur ere sasoi betean eta umoretsu ekin diote ospakizunari, Untzagan elkartu, zapiak banatu eta talde-argazkia egin eta gero.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »