2.421 pertsona kutsatu eta 120 hil dira EAEn koronabirusak jota

2.421 pertsona kutsatu eta 120 hil dira EAEn koronabirusak jota
2020/03/23 eta kitto!
Atzoko 20:00ak arte, COVID-19ko beste 324 positibo antzeman dira Euskadin eta, beraz, orain arte guztira 2.421 pertsona kutsatu dira. Hildakoak, berriz, 120 dira, atzoko 23 heriotzen ondoren.
Hala jakinarazi du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, koronabirusak Euskadin izan duen bilakaera epidemiologikoaren berri emateko Eusko Jaurlaritzak egunero egiten duen agerraldian.
Sailburuak eman dituen datuen arabera, Euskadin kutsatuta dauden 2.421 pertsona horietatik 1.005 ospitalizatuta daude. Lurraldeka, Bizkaian 1.032 lagun kutsatu dira eta horietatik 541 ospitalizatuta daude; Gipuzkoan, positiboak 380 dira (horietatik 136 ospitalizatuta daude); eta Araban 1.009 kutsatu daude, horietatik 328 ospitalizatuta.
Bestalde, gaur arte Euskadin 7.047 detekzio-proba egin dira eta, bakarrik atzoko egunean, 862 proba egin ziren.