2020ko ekitaldirako ia 46 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Udalbatzak gaur goizean

2020ko ekitaldirako ia 46 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Udalbatzak gaur goizean
2020/03/02 eta kitto!
Gaur goizean egindako ezohiko bilkuran onartu dute 2020ko ekitaldirako 45.951.342 euroko aurrekontua, PSE-EE (9) eta Elkarrekin Podemos Eibarren (1) aldeko botoekin eta Eibarko EAJ-PNVren abstentzioarekin (5). Eibarko EH-Bilduk, berriz, aurka bozkatu du (4). Ekitaldi honetako aurrekontua 2019ko aurrekontua baino % 10 handiagoa izango da, gutxi gorabehera. Egunerako gai-ordenak jasotzen zuen bigarren puntuari jarraituta, 2020ko ordainsariak %2 igotzea onartu du aho batez Udalbatzak. Alkatetzaren memoria eta udal aurrekontuari lotutako bestelako txostenak Udalaren wegunean,  "2020ko aurrekontua" atalean eskuragarri daude.