2020ko Portalea Musika Kluba domekan abiatuko da The Kabooms taldearen kontzertuarekin

2020ko Portalea Musika Kluba domekan abiatuko da The Kabooms taldearen kontzertuarekin
2020/01/24 eta kitto!
The Kabooms taldeak zabalduko du aurtengo programazioa etzi, 19:30etik aurrera, Portalean eskainiko duen kontzertuarekin. Prezioa, ohikoari jarraituz, 10 eurokoa izango da (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin). The Kabooms Bartzelonako taldea 2014an sortu zen eta 50. hamarraldiko azken urteetako rock and rollaren eta surf rockaren soinuari emana da. Mundu osoko jaialdi eta agertokietan erakutsi dute euren zuzeneko basatia, indarrez betea, eta “Right Track, Wrong Way” iraupen luzeko azken lanak kalitate handiko piezak biltzen ditu. Laukotea fenomeno hutsak osatzen dute: Matt Olivera abeslariak, El Lega gitarristak, Xabi Carajillo baxu jotzaileak eta Jesus Lopez bateriak. “Rockabilli ezin azkarragoekin batera, beste gai lasaiago batzuk” joko dituzte oraingoan ere, “perfekziotik oso gertuko lanean”. Portalea Musika Klubaren eskutik, otsailaren 9an The Neatbeats taldekoak etorriko zaizkigu eta martxoaren 15ean, berriz, Los Saxos del Averno taldeak emango du kontzertua.

https://youtu.be/h18r_IVZEsk