32 bikote lehiatuko dira domekan Sanandresetako Bakailao Txapelketan

32 bikote lehiatuko dira domekan Sanandresetako Bakailao Txapelketan
2019/11/23 eta kitto!
Domekan bakailaoa izango da protagonista berriz ere, 11:00etatik aurrera Untzagako karpan jokatuko den San Andres XXVII. Bakailao Txapelketari esker. Helduendako txapelketan Eibarko elkarteek eta koadrilek hartuko dute parte, 32 bikotek guztira, eta urteroko moduan parte hartzera animatzen direnen artean lehia bizia egongo da. Lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuak 300, 200 eta 100 euro eskuratuko dituzte, hurrenez hurren. Bestalde, biharko lehiaketan Eibarko Bakillauaren Kofradixari omenaldia egingo diote.